Cider Week 2024: Un viaje gastronómico a través de la sidra

17th October 2024 By

Sagardoetxea Museoak antolatuta, 2024ko urriaren 21 eta 28ko asteetan Cider Week ekimena egingo da. Horrela, bi aste horietan sagardo dastaketak eta harmonia gastronomiko bereziak eskainiko dira bertako zein nazioarteko sagardoekin Donostiako, Tolosako, Arrasateko eta Hernaniko hamar leku gastronomikotan: Ama Tolosa (Tolosa), Bertakoteka (Tolosa), Tolosaldea Jatetxea (Tolosa), Arteaga Jauregia (Arrasate), Mala Gissona (Donostia), Errioguarda Enea (Hernani), Bodega Klandestina (Donostia), Taupada (Donostia), Sukaldean Aitor Santamaria (Donostia) eta Basqueland Izakaia (Donostia).

Beren eskaintza gastronomikoan oinarrituta, proposamen berritzaile eta interesgarria aurkezten dute Cider Week 2024 barruan, bertako zein nazioarteko sagardoen aniztasuna azpimarratuz. Sagardoen dastaketetatik hasita menu berezietara, eskaintzak sagardoaren eskutik bidaia zaporetsua egitera gonbidatzen gaitu, esperientzia gastronomiko berriak bizitzeko:

Urriak 24 eta 31
· Bertakoteka (Tolosa): Bertakoburger gaua nazioarteko sagardoekin.
Urriak 31
· Ama (Tolosa): Mokadu gazien eta gozoen dastaketa izotzezko sagardoekin.
Urriaren 21eko eta 28ko asteak
· Tolosaldea Jatetxea (Tolosa): Tokiko eta nazioarteko sagardoen dastaketa.
· Arteaga Jauregia (Arrasate): Menu exekutiboa nazioarteko sagardoarekin.
· Mala Gissona (Donostia): Nazioarteko gazten eta sagardoen sorta.
· Errioguarda Enea (Hernani): Merkatuko Menua nazioarteko sagardoarekin.
· Bodega Klandestina (Donostia): Tokiko eta nazioarteko sagardoen hautaketa esklusiboa.
· Taupada Taberna (Donostia): Bazkariko aperitiboa bertako edo nazioarteko sagardoarekin.
· Sukaldean Aitor Santamaria (Donostia): Nazioarteko sagardoekin uztartutako menua.
Urriaren 28ko astea
· Basqueland Izakaia (Donostia): Kartako platerak nazioarteko sagardoekin.

Sagardoaren sektoreak dibertsifikazio handia jasan du azken 5 urteetan, eta horren adierazgarri da Sagardoaren Lurraldeak bi urtetik behin antolatzen duen Sagardo Forum ekitaldia. Bertan sagarrari zein sagardoari buruzko jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, Nazioarteko Sagardo Azoka zein Cider Week astea antolatzen dira, 3 egunetan sagardoa erdigunean jarrita.

Hurrengo Sagardo Foruma 2025ean izango den arren, Cider Week 2024 ekimenak bertako sagardoak zein nazioartekoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera paregabea eskainiko digu aurten ere.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Cider Week 2024 ekimenaren ataria

La entrada Cider Week 2024: Un viaje gastronómico a través de la sidra aparece primero en Sagardoaren Lurraldea.

Source