Apertura de la sidrería Kupela en Baiona
KUPELAk bere sagardotegia idekiko du apirilaren 19an, ostiralarekin, Baionako Resplandy kapitainaren 79. etorbideko Aturri ibaiaren ertzetan, sagardoa eta gastronomia maite dituztenei esperientzia paregabea eskainiz.
SAGARDOAREN TRADIZIOA
Mendeak dira euskaldunek Sagardo ekoizten eta kontsumitzen dutela, eta, hitzez hitz, “sagar-ardo” bihurtzen dela. Ekoizpen prozesuaren arabera, legamia erantsirik gabeko hartzidurak sagarrondoen azukre natural guztia alkohola bihurtzen du. Sagardoa egiteko erabiltzen diren sagarrak jatorriz azidoagoak dira, eta berez, azukre gutxiago dute beste herrialdeko sagardo baterako erabiltzen direnak baino.
JATETXEAREN ESKAINTZA
Sagardotegiaren esperientzia sagardoaren bertako produkzioan oinarritzen da, kupeletatik zuzenean Txotx egiteko. Erritu tradizionala, sagardoa jastatzera gomitatzen gaituena. Gure sagardotegiak Ipar Euskal Herriko leku paregabea izateko xedea du, elkarbizitza eta jendarteko baloreak biziaraziz, gure lurraldeko giro bakarrean sartuz
BERTAN EKOIZTUA
Sagardoak metalezko 4 kupel eta egurrezko 2 kupeletan ekoiztuko ditugu bertan kontsumitzeko.
TXOTX / SAGARDOA / KULTURA
Sagardotegiaren esperientzia sagardoaren bertako produkzioan oinarritzen da, kupeletatik zuzenean Txotx egiteko. Erritu tradizionala, sagardoa jastatzera gomitatzen gaituena. Gure sagardotegiak Ipar Euskal Herriko leku paregabea izateko xedea du, elkarbizitza eta jendarteko baloreak biziaraziz, gure lurraldeko giro bakarrean sartuz.
Iturria: Kupela sagardotegia Baiona
La entrada Apertura de la sidrería Kupela en Baiona aparece primero en Sagardoaren Lurraldea.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest