XXII Sagar Uzta festeja la época de la cosecha de la manzana

26th September 2022 By

Udazken Zaporez lelopean, XXII. SAGAR UZTA ospatu da Astigarragan irailaren 22-23-24-25ean. Antolatutako jarduera guztiek herritarren parte hartze handia izan dute eta usadioari jarraituz, TOPA herrikoia izan da 2022ko lehen sagar muztioarekin sagarraren uzta garaia ospatzeko.

Ostegunean PINTXO-POTEA izan zen Astigarragan eta herriko 11 tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izan zen Matraka Elektrotxarangak alaituta. Ostiralean, berriz, TXALAPARTA TAILERRA, SAGAR KATA eta OREKA TX taldearen kontzertuak izan ziren eta antolatutako jarduera guztietan parte hartze handia izan zen. Larunbatean, SAGAR-BIRA Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-bueltaz gozatzeko aukera izan zuten familiek eta jardunaldiari amaiera emateko, Sagardoetxeako sagastian sagarrak dastatu eta SAGAR ATA sagarrez apaindu zuten.

Igandean, XXII. SAGAR UZTA sagarraren festa ospatu zen: goizean, sagarraren azoka, sagarren dastaketa nahiz salmenta, Astigarragako baserrietako produktuen salmenta eta erakustaldiak izan ziren Foru plazan. Urtero bezala, sagardogintzako lanak izan ziren «baserri-dolarean» eta Sagardoetxeatik kalejiran etorri ostean, 2022 uztako lehen muztioaren elaborazio lanei ekin zieten familiek. Dolareko lanak bukatuta, sagar dantza, kirikoketa, txalaparta, etab. izan ziren eta ondoren, TOPA HERRIKOIA bertaraturiko guztien artean. Arratsaldean, berriz, bi PILOTA PARTIDU izan ziren: Arrieta-Mujika 22 Iantzi-Orbegozo 19 (emakume profesionalak) eta Lizeaga anaiak 22 Beñat Apezetxea-Antton Apezetxea 19 (gizonezko promesak).

 








La entrada XXII Sagar Uzta festeja la época de la cosecha de la manzana aparece primero en Sagardoaren Lurraldea.

Source