Premios internacionales para productores locales

24th January 2025 By

Aurten ere sagardo lehiaketa, ekitaldi nahiz azoka ugari izan dira nazioartean.

2024an sagardoaren sektoreko nazioarteko 16 ekitaldi baino gehiago izan dira munduan: CiderCon 2024 jardunaldiak eta lehiaketa Estatu Batuetan, Sagar Handia Fest 2024 ekitaldia Estatu Batuetan, Crafton 2024 jardunaldiak Erresuma Batuan, British Cider Week astea Erresuma Batuan, Cider World’24 lehiaketa zein azoka Alemanian, International Cider & Perry Competition 2024 lehiaketa Erresuma Batuan, Hardanger Internasjonale Siderfest 2024 ekitaldia Norvegian, GLINTCAP 2024 (Great Lakes Internacional Cider and Perry Competition) lehiaketa Estatu Batuetan, XI Feira da Sidra ekitaldia Galizian, Sidrama 2024 jaialdia Portugalen, Ross Cider Festival jaialdia Erresuma Batuan, Armagh Food and Sider Weekend ekitaldia Erresuma Batuan, Salon Internacional de les Sidres de Gala 2024 (SISGA) lehiaketa eta azoka Asturiasen, World Cider Awards 2024 lehiaketa Erresuma Batuan, 2024 Australian Cider Awards lehiaketa Australian eta 2024 Fruit Wine & Cider Awards lehiaketa Zeelanda Berrian.

Sagardo naturalaz gain, bertako sagardogileen sagardo apardunak, izotzezkoak eta hainbat zaporetakoak ere sarituak izan dira:

· GLINTCAP 2024 (Estatu Batuak):
Zapiain sagardotegiak 3 sari eta nazioarteko izendapen berezia eskuratu ditu:
– Zapiain: Zapiain Euskal Sagardoa Premium sagardoak lehen saria (sagardo naturala), Joanes de Zapiain sagardoak bigarren saria (sagardo naturala), Bizi-Goxo sagardoak bigarren saria (izotzezko sagardoa) eta International Cidermaker of the Year urteko nazioarteko sagardogilearen sari berezia.

· World Cider Awards 2024 (Erresuma Batua):
Topa sagardotegiak sari 1 lortu du: Topa Brut Artisanal sagardo apardunak zilarra (sagardo aparduna).

· Cider World’ 24 (Alemania):
Euskal Herriko sagardo ekoizleek 5 sari lortu dituzte:
– Bereziartua sagardotegia: Sidra Bereziartua sagardoak honor saria (sagardo naturala) eta Sidra Ona sagardoak honor saria (sagardo aparduna).
– Isastegi sagardotegia: Sidra natural Isastegi D.O. Premium sagardoak urrea (sagardo naturala).
– Zapiain sagardotegia: Euskal Sagardoa Premium sagardoak urrea (sagardo naturala) eta Bizi Goxo ice cider 2017 sagardoak urrea (postrerako sagardoa).

· SISGA 2024 (Asturias):
Euskal Herriko sagardo ekoizleek 15 sari lortu dituzte:
– Baldorba Naturel: Sabaiza sagardoak brontzea (kopako sagardo lehorra), Nahizhaga sagardoak zilarra (kopako sagardo lehorra), Orbaibar sagardoak zilarra (kopako sagardo lehorra) eta Licor Larra Barrik zilarra (sagardo likorea).
– Egiazki sagardotegia: Sagarnoa sagardoak zilarra (kopako sagardo lehorra), Pétillant sagardoak zilarra (Brut sagardo aparduna) eta Spiriteux Egiazki Patxakak urrea (sagardo likorea).
– Kuartango sagardotegia: Callabocas sagardoak zilarra (zaporetako sagardoa), Sagartxo sagardoak urrea (zaporetako sagardoa), Su-Sagardoa sagardoak premium (suzko sagardoa) eta Vermut de sidra Kuartangok zilarra (sagardo bermuta).
– Petritegi sagardotegia: 1526 sagardoak urrea (kopako sagardo erdilehorra), La Petri sagardoak premium (sagardo aparduna), Vermut con sidrak zilarra (sagardo bermuta) eta Vermut con sidra y naranjak urrea (sagardo bermuta).

Autor: Sagardoaren Lurraldea
Fuente: Anuario Sagardoaren Lurraldea 2024

La entrada Premios internacionales para productores locales aparece primero en Sagardoaren Lurraldea.

Source